LYRIC / PARODDI / PARULLE / CANTI
Arrosako zolan kantu zirimolan
nahiz eta telebistan ez gaituzten modan,
euskararen garra, lokarri azkarra,
gau ilun honetako gure artizarra
zazpiehun langilez, sutsu ta ekilez
oraina ta geroa ez ditaizke berez,
kontzertu honen bidez, musika eztiez,
euskal izen ta izana, betikotz bat bitez !
Koka ta hanburgesa, euskaldun baldresa
gustua galtzea ere zer dugun errexa !
kendu nahi digute, bihotz ta bertute,
izaki klonikoak egin nahi gaituzte
jo dezagun bada, goraki aldaba
multinazional hoien herria ez gara,
bretoi ta kortzikar, kanak ta okzitanda
nor bedera izateko har dezagu indar !
Munduko herrien ta irrati libreen
bilgune goxoa guk dugu urtero hemen
uhainen ildoan, asmoak geroan
elkarren ezagutza daukagu gogoan,
munduko erronkak, herrien borrokak
bildu gara hausteko zapalkuntzen sokak,
dantza ta irria, kantuz ilargia.
No comments yet